XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Au da, ene maiteok, dagizuedan bigarren idazkia; bietako aolkuz zuen biotz zintzoa iratzarririk, 2 igarle gurenen aurresanak, eta bidalien bidez Yaregille Yaunak eman dizuen agindua gomutaratzeko.
3 Orizute aurrenik; azken egunetan ao-zuri batzu, beren irritsen oldez bizi dirala, iruzurrketan etorriko dira, 4 esanez:
5 Berek ala naita, ez baitakite ortzia aspalditik orr dagola, ta baita lurra ere, Yainkoaren itzak uretatik sorrtu ta ur erdian yarria, 6 ta ala izanik, orduko lurrbira urez estalita galdu zala.
7 Orain, berriz, ortzi-lurrak itz berberak zaituta daude gaiztoen epai ta itseseguneko sutan erretzeko.
8 Ez au aztu gero, ene maiteok;
9 Ez du Yaunak bere agintza gibelatzen, batzuk uste dutenez; ez du, ba, nai iñor galtzea, guziak garbaira etorrtzea baño.
10 Lapurra bezela, datorke orratiño Yaunaren eguna.
Ordun ortzia karraskan korrokoildu, lugayak beroarren urtu, ta lurrbira ta bertako guziak erreko dira.